Ura izateko giza eskubideari buruzko ikusentzuteko lan lehiaketa
Ura baliabide bakarra eta ordezkaezina da, bizitzaren funtsezko oinarria eta baldintza ezinbestekoa pertsonen eta herrien garapenerako. Alabaina, gaur egun, munduan 7 pertsonatatik batek –ia 900 milioi lagunek– ez dute urik eskura beren oinarrizko beharrizanetarako, eta munduko biztanleen ia %40k –2.600 milioi lagunek hor nonbait– ez du saneamendu egokirik eskura. Ondorioak lazgarriak dira osasunerako, hezkuntzarako, etxebizitzarako, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako, ingurumenerako eta pobreziarako. Uraren giza eskubideari buruz gehiago Edateko ura eta saneamendua eskura ez izateaz ari garelarik, eskubide baten urraketaz ari gara; kontua ez da soilik baliabide baten berezko eskasia, baizik eta horrek dakarren pobrezia, gizartean sortzen diren aldeak eta borondate politikorik eza. Gai honi buruz gehiago Ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen funtsa hauxe da: pertsona guztiek beren beharretarako eta etxeko beharretarako ura behar beste, kalitatezkoa, eskura eta moduan izateko eskubidea. Nazio Batuen Batzar Nagusiak eta Giza Eskubideen Kontseiluak berriki onartu dute eskubide hori modu ofizialean eta, egokiera baliatuz, UNESCO Etxeak ikus-entzunezko lanen lehiaketa antolatu du aurten: MINUTU irabazleak bidaia egingo du Senegalgo UNESCOren bulegora eta film labur dokumental bat filmatuko du UNESCOk uraren eta saneamenduaren esparruan egiten duen lanari buruz.
Informazio gehiago http://www.unescoetxea.org/base/bakeacul.php?id_atala=6&id_azpiatala=10000&hizk=eu&id_kont=13029