Sedimentuen kutsadura ere kontuan hartu beharko litzateke uren kalitate-azterketetan, AZTI-Tecnaliko ikertzaileek ondorioztatu dutenez
Uraren Esparru Direktibaren (UED) arabera (2000/60/CE Direktiba), estatu kideek Egoera Ekologiko Ona lortu behar dute 2015erako Europako ur-masa guztietan (kontinentalak, lur azpikoak, estuariokoak eta itsasbazterrekoak). Egoera Ekologikoaren eta Egoera Kimikoaren arabera aztertzen da gainazaleko uren kalitatea. Gainazaleko uren kalitate-azterketa zehatzagoa da, uren nahiz sedimentuen datuak kontuan hartzen badira. AZTI-Tecnaliako ikertzaileek egin berri duten ikerketa batetik ondorioztatzen denez, ur-masak oker sailkatzeko arriskua dago, Egoera Kimikoaren azterketan urak besterik hartzen ez badira kontuan.
Gehiago jakiteko: http://www.basqueresearch.com/berria_irakurri.asp?Berri_Kod=2983&hizk=E
0 comentarios