Itsasoa, zabortegi erraldoia
Itsasora botatzen den edo ibaietatik itsasoratzen den zaborra ez da desagertzen; itsaslasterrek zabor orban erraldoiak sortu dituzte hala Ozeano Atlantikoan nola Barean.
Lur planetaren azaleraren bi herenak betetzen ditu itsasoak. Baliabide amaiezinak eman ditu betidanik: elikagaiak, energia, ura, hidrokarburoak, baliabide mineralak... Atmosfera, litosfera eta biosferarekin batera, itsasoak ahalbidetzen du bizitza Lur planetan. Horregatik da hain zaila ulertzea gizakiak itsasoarekin duen jarrera. Duela 50 urte arte itsasoan apenas zegoen kutsadurarik, apenas zegoen arazorik gehiegizko arrantzarengatik. Azken milaka eta milaka urteetan bezala zegoen. Eta bat-batean... hondamendia
Informazio gehiago: http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-06-10/046/004/itsasoa_zabortegi_erraldoia.htm
0 comentarios