Blogia
Nafarroako Gazte Foroa - Foro Joven de Navarra

Uraren Gazte Foroaren Topaketa: esperientzia ezberdinak ezagutu eta Arga barrutik ezagutu

Uraren Gazte Foroaren Topaketa: esperientzia ezberdinak ezagutu eta Arga barrutik ezagutu

Ikasturte honetan bost ikastetxe ezberdinetako bostehun ikasle baino gehiago aritu dira ura eta ibaien inguruan lan egiten: kudeaketa, ezaugarriak, etab. Lan honi amaiera emateko Uraren Gazte Foroaren Topaketa ospatu da ekainaren 4ean eta bertan, ikastetxe ezberdin hauetako ikasleek hartu dute parte.

Goizaldean ikastetxe ezberdinek egindako lanak ezagutzeko aukera egon da, alde batetik, hauetan sortutako materialen erakusketa egon delako Hezkuntza Departamentuko klaustroan, eta bestetik, ikasleek beraiek egindakoa azaltzeko aukera izan dutelako. Ondoren, Arga ibaira hurbildu eta txalupaz Arga ibaia barrutik ezagutu eta gidatutako bisita batez bertako landaredia ezagutzeko aukera izan dute.

Bideoa ikusi: http://www.crana.org/videos/2010_ForoJovenAgua.flv

0 comentarios