Blogia
Nafarroako Gazte Foroa - Foro Joven de Navarra

NBEren Biltzar Nagusiak BAI esan dio ura eskura izateko giza eskubideari

NBEren Biltzar Nagusiak ur edangarria eskura izatea oinarrizko giza eskubidetzat onartu zuen uztailaren 28an hartutako erabakian. Proposamena, hasiera batean, Boliviako Gobernuak egin zuen eta azkenik aldeko 122 botorekin onartu zen erresoluzioa. Kontrako botorik ez zen izan eta abstentzioak 41 izan ziren. Biltzarrak, orobat, onartu zuen oinarrizko osasun zerbitzuak izatea ere eskubidea dela; izan ere, uraren kutsadura da herrialde pobreenetan heriotza gehien eragiten duen arrazoi nagusietako bat.

Erabakia une historikoan iritsi da: gaur egun, oraindik ere ia mila milioi pertsonak ez dauka bermatuta edateko ura eskura izateko eskubidea eta gutxi gorabehera 2.600 milioi pertsonak ez dauka saneamendu iraunkorra eskuratzeko aukerarik.

Informazio gehiago: http://www.unescoetxea.org/base/berriak.php?hizk=eu&id_atala=1&id_azpiatala=1&zer=orokorrean&nor=751

0 comentarios