Nafarroako Uraren Gazte Foroaren Topaketa
Ekainaren 4an Nafarroako Uraren Gazte Foroaren Topaketa ospatuko da Iruñan. Bertan, ikasturte honetan programan parte hartutako ikasle ezberdinek esperientziak trukatu eta elkar ezagutzeko aukera izanen dute. Ikasleak, ikastetxe hauetakoak izanen dira: Alaitz BHI (Barañain), Aralarko Mikel Deuna BHI (Altsasu), Lizarraldea BHI, Julio Caro Baroja BHI (Iruña) eta Marqués de Villena (Marcilla). Topaketarako programa hauxe izanen da:
10:00 - 10:30: Ikasleak hartzea eta erakusketa.
10:30 - 10:45: Ongietorri Ofiziala egitea Ekitaldi Aretoan.
10:45 –11:45: Ikasleek ikastetxeetan egin dituzten lanak aurkeztea.
11:45-12:00: Aperitiboa eta ibai zonaldera hurbiltzea.
12:00-13:30: Ekintzak ibaian: ARga ibaia txalupetan jaistea eta ibaiertzeko basotik gidatutako bisita.
13:30:Jardunaldia amaitzea.
0 comentarios