Mundos de agua izeneko dokumental-seriea estreinatu da, ura inoiz inork erakutsi ez dizun bezala ezagutu dezazun
La 2 telebista-kateak, astelehenetik ostiralera iluntzeko 20:40an, “Mundos de Agua” izeneko dokumental-serie espainiarra ematen du. Dagoeneko nazioarteko hamar bat sari jaso dituen serie honek ur-ekosistemak aztertzen ditu, eta esan behar da kalitate tekniko izugarria duela, orain arte inoiz ez baitzen urari buruzko serie bat bereizmen handiarekin grabatu. Gainera, seriea osatzen duten 26 kapituluei buruzko laburpen bat aurki daiteke haren webgunean: ikus-entzuleek gune dinamikoa honetan parte har dezakete, eta bide batez, hautemandako animalia-portaeren gaineko burutazioak eta iritziak utzi.
Informazio gehiago: www.mundosdeagua.org
0 comentarios