Ur eta Lurralde kultura berritutik
Iraunkortasuna helburu, eskualde batean Lurralde Antolamendua bada harantz hurbiltzeko biderik inportanteena, ur-politika dugu antolamendu hori arrazionala izan dadin funtsezko lanabesa. Hortaz, gure eskualdeetako etorkizuneko garapen-eredua iraunkortasunean oinarrituko bada ingurumena, eta berezian ura, ikusi, ulertu eta sektore-politika guztien ardatzetariko bat hartuko delako izango da, bestela geroa ez da iraunkorra izango.
Uraren gainean gaur dugun ikuspegia lar murritza izaten da, txorrota eta ibaia hartzen baitugu erreferente nagusi. Baina uraren zentzuzko kultura berritu batetik ura egoki kudeatzea hodi eta azpiegitura-sarea kudeatzea baino askoz gehiago da, ibai-arroa ibaia bera baino askoz gehiago den moduan.
Informazio gehiago: http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-03-21/046/007/lege_info.htm
0 comentarios