Uraren Munduko Eguna: munduan ia 900 milioi lagun edateko urik gabe bizi direla gogoratuko dute aurten
Urtero, urarekin lotutako lelo bat aukeratzen dute egun horretarako, eta aurtengoa honako hau da: Ur garbia, mundu osasuntsu baterako. Mundu zabalean, ordea, 884 milioi pertsonak ez du edateko urik. Ur garbirik edan ezin dutenen herenak Saharaz hegoaldeko Afrikakoak dira; biztanleen %40 daude egoera horretan. Bestalde, 90eko hamarkadatik ur bideari atea ireki diotenen erdiak Indian eta Txinan daude. Txostenaren arabera, 2015erako edateko urik gabeko pertsona kopurua erdira jaitsiko da.
Informazio gehiago: http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-03-21/046/003/Ura_biziaren_ardatza.htm
0 comentarios