Martxoan zehar Agoitzeko Ikastetxeko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek Irati hobeto ezagutzeko parada izan dute. Helburu honekin, hilaren 24an ibaien inguruko erabilera eta kudeaketari buruzko hitzaldi bat jaso zuten eta martxoaren 30an ibaia aztertzera atera ziren.
Eguraldi ederrak lagunta Elizako zubi inguruan uraren kalitatea (oxigenoa, tenperatura,...), ibai ertzetako landaredia, insektuak, eta orokorrean ibai baten kalitatea definitzeko erabiltzen diren parametroak aztertu zituzten. Ondorioz, zonalde honetan bai uraren kalitatea eta bai landareriaren kalitatea ona zela ondorioztatu zuten. Espero dezagun aurrerantzean honen inguruko jarraipen bat egin eta kalitatea mantendu edota hobetzeko jarrerak eta ekintzak bultzatzea!